Bigarrenez, ezezkoa

UEFAk eta FIFAk ez dute onartu euskal selekzioa ofizialki ontzat jotzearen gaia euren kongresuetan aztertzea. Lehen ezetza iazko uztailekoa da

Euskadiko Futbol Federazioko ordezkariak, lehen eskaria egin zuten egunean, FIFAren egoitzaren atarian. EFF.
Aitor Manterola Garate.
2022ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Ezetz eta ezetz, eta ez da ezustea: UEFAk eta FIFAk atzera bota dute beste behin ere euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan Euskadiko Futbol Federazioak egindako azken eskaera. Bi erakunde horietan, eskubide osoko kide gisa afiliatzeko eskatu zenean bezala, atea itxi diote oraingo eskaerari. Gai hari lotuta dago hau ere. Federazioak iazko urrian eskatu zien beren kongresuetan jorratu behar dela gaia, baina ez datoz bat horrekin bi erakundeak.

2020ko abenduaren 15ean, federazioak modu formalean aurkeztu zien UEFAri eta FIFAri bertan afiliatzeko eskaria. Bi erakundeen egoitzetan egin zuten, Luis Mari Elustondo orduko federazioko presidenteak eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak. Horrekin, 2018ko abenduaren 12ko federazioko batzarrak ia aho batez adostutakoa bete zen. Hura izan zen lehen urratsa.

Eskari horren ebazpenari, sei hilabete geroago, iazko uztailaren 11n eta 31n eman zieten erantzuna UEFAko eta FIFAko Batzorde Betearazleek.Ukatu egin zioten eskaera federazioari. Hor iritsi zen lehen ezezkoa. Erakunde horiek argudiatu zutenez, federazioak ez zituen betetzen afiliazio irizpideak, ez delako «nazioartean gehiengoak aitortutako estatu bat», eta futbol federazioa «Espainiako Futbol Federazioaren barruan» dagoelako. «Ez dago euskal selekzioak nazioarteko lehiaketa ofizialak jokatzeko modurik, nahiz eta, orain arte bezala, lagunartekoak jokatu ahal izango dituen». Argitaratutako informazioak azpimarratu zuen soilik Kirola Auziak Konpontzeko Auzitegiak (TAS) baliogabetu zezakeela erabaki hori.

Bainanazioarteko bi erakunde horien estatutuak aztertu eta gero, federazioa jabetu zen organo horiek ez dutela eskumenik euskal selekzioaren eskaeraz aritzeko. Horregatik aurkeztu zuen beste idatzi bat gero, eskatuz UEFAko eta FIFAko kongresuetan lantzeko gaia.

Atzoko erantzuna horri lotuta dago, hain zuzen ere. Federazioaren antzeko eskaeren inguruan emana dauka epaia TASek. Jerseyko eta Gibraltarko futbol federazioei UEFAko eta FIFAko Batzorde Betearazleek eman zioten ezezkoa bi erakundeetan afiliatzeko eskaerari, eta TASek epaian adierazi zuen bi erakunde horietako kongresuetan landu beharreko gaia dela. Kasu honetan, ordea, uko egin diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.