ESKUBALOIA. Bigarren jardunaldian lortu du Bidasoak denboraldi honetako Asobal ligako aurreneko garaipena. Artalekun hartu zuen mendean atzo Cangas (35-26). Partida osoan joan zen aurretik etxeko taldea. Bost goleko aldearekin joan zen atsedenaldira. Alderik handienak azken txanpan lortu zirtuen, eta hamar goitik ere egon zen bi minutu falta zirenean. Golegile onena Jon Azkue izan zen, bederatzi golekin.
Bestalde, Ohorezko Mailan, gaur jokatuko dute Euskal Herriko hiru taldeek. Zubileta Evolution Zuazok bakarrik izango du etxean aritzeko aukera; 19:30ean hasiko da Porriñoren aurkako partida. Bi taldeak daude puntu alerik gabe, aurreneko jardunaldian galtzaile izan eta gero. Horrelaxe dago Super Amara Bera Bera ere, eta lehendabizko bi puntuak batzen saiatuko da gaur Granollersen etxean (16:00). Kataluniarrek ere galdu egin zuten estrainekoan. Gurpea Beti Onak-ek Gijonen pistan jokatuko du, 19:00etan. Bi taldeak daude bina punturekin, lehen egunean irabazita.
Bigarrenean lortu du Bidasoak lehen garaipena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu