Bidetik atera, eta Juan del Campok ezin izan du eslalomeko proba amaitu
OLIMPISMOA. Amaitu dira Pyeonchangeko Neguko Olinpiar Jokoak Juan del Campo eskiatzailearentzat. Atzo zuen bigarren proba, eslaloma, eta, erraldoian gertatu bezala, ez zuen amaitu. Oraingo honetan, lehen jaitsieran bidetik irten zen, eta lehiatik at geratu zen. «Haserre nago neure buruarekin, jaitsiera ona egiten ari nintzen, eta horri eutsi behar nion. Baina gehiago nahi izan dut, eta arriskatu egin dut. Hor huts egin dut», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu