ESKUBALOIA. Bidasoak badaki zer aurkari izango dituen Europako Ligako multzoen fasean. Zozketa atzo egin zen, eta irundarrak D multzoan arituko dira, beste bost talderekin batera: Alemaniako Fuechse Berlin —aurkari izan zuen aurreko denboraldian, ligaxkan—; Mazedoniako Eurofarm Pellister—2019-2020ko sasoian izan zuen aurkari Txapeldunen Ligako multzoen fasean—; Ukrainako Motor Zaporizhia —Dusseldorfen ari da (Alemania), gerra dela eta—; Danimarkako Skanderborg-Aarhus; eta Portugalgo Aguas Santas Milaneza. Ligaxka urriaren 25ean hasiko da, eta otsailaren 28an amaitu.
Jacobo Cuetara Bidasoa taldeko entrenatzailearen arabera, «oso-oso talde indartsuak» dira guztiak, baina uste du «lehiakorrak» izan daitezkeela. «Pozik nago. Helburua ligaxka gainditzea da».
Bidasoari neurriko aurkariak egokitu zaizkio Europan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu