ESKUBALOIA. Bidasoa bigarren izateko bidean da Asobal ligan, hutsa falta baitzaio bi partidaren faltan. Ziurtatu duena da Europa ligan jokatzea datorren sasoian ere, honetan bezalaxe. Bi jardunaldi falta dira, eta inork harrapatzekotan, Granollersek harrapatuko luke; sei partida geratzen zaizkie kataluniarrei: horietako bat, Bartzelonaren aurka, eta beste bat, Irungoa. Denak irabazi beharko lituzke Bidasoa harrapatzeko, eta irundarrek bi puntu baino gehiago atera ez. Bigarren izanda, zuzenean sartuko litzateke multzoen fasera. Europakoa lotzeko, irabazi egin behar zuen atzo, eta horixe egin zuen: Puente Genil menderatu zuen (31-28). Golegile onena Rodrigo Salinas izan zen, zazpi gol sartuta. Anaitasunak ere emaitza ona lortu zuen, Huesca bigarren sailkatuaren etxean (26-26). Golegile onenak Aitor Garcia eta Ander Izquierdo izan ziren, bosna golekin. Hamargarren segitzen du, hiru partidaren faltan.
Bestalde, Ohorezko Mailan, jaisteko arriskurik ez duen Zuazok galdu egin zuen Porriñoren etxean (31-28).
Bidasoak ziurtatu egin du Europa ligan jokatzea
Irabazi egin dio Puente Genili (31-28), eta Anaitasunak ere emaitza ona lortu du Huescaren etxean (26-26)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu