ESKUBALOIA. Bidasoa Europako Ligako multzoen fasean izango da beste urte batez. Jakina zen sufritu egingo zuela bigarren kanporaketako joanekoan lortutako hiru golen errentari eusteko, Kolstad talde indartsua baita. Aurreikuspenak bete egin ziren. Izan ere, arauzko denbora 28-25 amaitu zen, eta irundarrek penaltietan utzi zuten kanpoan Norvegiako taldea: 5-6.
Ez lehen zatian, ez bigarren zatiaren hasieran ez zen ondo aritu Bidasoa, baina Jacobo Cuetararen taldeak hortzak estutzeko, amore ez emateko eta lehiakor izateko zuen gaitasuna erakutsi zuen beste behin ere. Partidako ia azken jokaldian etxekoek penaltiak behartu zituzten. Lehen bost jaurtiketak sartu zituzten bi taldeek. Baina gero Langelandek huts egin zuen, eta Caverok ez zuen huts egin Bidasoarentzat.
Bestalde, Bera Berak gaur jokatuko du Espainiako Ohorezko Mailako bosgarren jardunaldiko partida. Etxean arituko dira, Gijonen kontra (19:00).
Bidasoak penaltietan lortu du Europako Ligan aurrera egitea
5-6 gailendu zaio Kolstadi, arauzko denbora 28-25 amaitu ostean; irundarrak multzoen fasean arituko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu