ESKUBALOIA. Bidasoa-Irunek bigarren urtez jarraian jokatuko du Asobal kopako finala, gaur, Valladoliden (Espainia), 17:00etan. Iaz, Lleidan (Herrialde Katalanak) gertatu bezala, Bartzelona ahalguztiduna izango du aurkari.
Irundarrek etxeko taldea kanporatu zuten atzo finalerdietan: 30-33. Asobal ligan, azken segundoan nagusitu zen Bidasoa, eta atzo ere gogotik sufritu ezuten irabazteko. Bost golen aldea zuen zortzi minutu falta zirela (20-25), baina etxekoek luzapena behar zuten (28-28). Zorionez, Bidasoa hobeto aritu zen luzapenean.
Irundarrek ezustekoa eman nahi dute gaur finalean. Kostako zaie, aurkari beldurgarria baita Bartzelona. Atzo erraz kanporatu zuen Ademar Leon: 39-30. Iaz, katalanek 37-23 hartu zuten mendean Bidasoa.
Bidasoak Asobal kopako finala jokatuko du gaur
Irundarrek 30-33 irabazi diote Valladolidi luzapenean, eta Bartzelona izango dute arerio, bigarren urtez jarraian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu