Bidasoa final batean da berriz ere. 2019an bezala, Asobal Kopakoa izango du, eta orduan bezala, Bartzelona aurkari. Bihar du partida garrantzitsu hori, Zaragozan (18:00, La Liga SportsTV), gaur bi finalerdiak jokatu zituzten leku berean.
Aurrenekoan aritu daBidasoa, eta irabazi egin dioGranollersi (32-28. Atsedenaldian, 16-17). Jokalari bat nabarmendu da: Iñaki Caverok hamalu gol sartu ditu —jaurtiketa bakarra hutsegin du—. Xoan Ledo atezainak ere partida ona jokatu du, eta horrenbestez, ligako hirugarren sailkatuak mendean hartu du bigarrena. Kopako mendekua ere hartu du, final-laurdenetan utzi baitzuen kalean Granollersek.
Izan ditu estutasunak, hala ere, Bidasoak, bigarren zatiaren hasieran 20-16 galtzen zelako. Gero, hiru aurretik jarri da, baina gol batera gerturatzea lortu dute kataluniarrek. Ez dute, baina Bidasoa harrapatu, eta 1993ko titulua berriz lortzeko aukera izango du.
Logroñok ere ez du Bartzelona harrapatu bigarren finalerdian. Aise nagusitu zaio talde ahalguztiduna, hasi eta buka (40-26).