Bidasoa Cuencan ariko da gaur; Anaitasunak Logroño hartuko du

Aitor Manterola Garate.
2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Azken-aurreko jardunaldian sartu da Asobal liga, eta, horren barruan, Bidasoak Cuencan jokatuko du gaur arratsaldean (16:30); Anaitasunak etxean izango du partida, Logroñoren aurka (17:00).

Bidasoak bigarren postua du jokoan, oraindik ez baitu erabat ziurtatuta. Zortzi puntu ateratzen dizkio Granollersi, eta, katalanak laugarren badaude ere, talde bakarra da irundarrak gaindi ditzakeena. Bost partida geratzen zaizkio: bat, Bidasoaren aurkakoa. Denak irabaziz gero 53 puntura helduko litzateke. Beraz, Bidasoak oraindik ere puntuak behar ditu bigarren lekua lotzeko. Aurreko asteburuan Europan jokatzeko aukera erdietsi zuen hirugarren denboraldiz segidan, eta orain, bigarren lekua nahi du.

Cuenca ez da aurkari erraza izango. Seigarren dira espainiarrak, 39 punturekin. Partida zaila espero du Jacobo Cuetarak, Bidasoako entrenatzaileak: «Bigarren itzuli oso ona egiten ari zen azken asteak arte, baina indar handia du, batez ere beren etxean, non jendea sartzeko aukera duten». Bidasoa oso bolada onean da, dena den, eta, berea eginez gero, gertu behar luke irabaztetik.

Azken partida Katedralean

Anaitasunarentzat berezia izango da gaurko partida, etxean, Katedralean jokatuko duen sasoi honetako azkena izango delako.Hamargarren dira iruindarrak, 33 punturekin, eta aurkariak, Logroñok, hamar gehiago ditu, bosgarren lekuan. Quique Dominguez entrenatzailearen ustez, aurkaria «oso talde ona da». Trantsizioen baliabidea nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.