futbola

Bi lagun atxilotu dituzte Togoko selekzioaren aurkako tiroketarekin lotuta

Taldeko bi kide eta autobuseko gidaria hil zituzten, Afrikako Kopa haster zela. FLEC Cabindako Askatasunaren Aldeko Fronteak hartu zuen bere gain ekintza.

2010eko urtarrilaren 11
11:08
Entzun
Angolako Poliziak bi lagun atzeman ditu, Togoko gizonezkoen futbol selekzioaren aurkako tiroketarekin lotura dutelakoan. Iturri ofizialen arabera, FLEC Cabindako Askatasunaren Aldeko Fronteko kideak dira atxilotuak.

Ostiralean izan zen tiroketa, eta Togoko selekzioko bi kide hil zituzten: bigarren entrenatzailea eta komunikazio arduraduna. 27. Afrikako Kopa jokatzeko Cabinda eskualdeko egoitzara zihoazen autobusean, Angolako Poliziaren babesarekin. Gidaria ere hil zuten. FLECek hartu zuen bere gain ekintza.

Erasoa dela-eta Togoko Gobernuak taldea txapelketatik erretiratzea erabaki du. Atzo zen lehen partida jokatzekoa, Ghanaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.