Bi aukera: irri edo negar

Hamalau denboraldi igaro eta gero, Bigarren Mailara jaistea saihestu nahi du gaur Osasunak, Betisi Sadarren irabazita

Bi aukera: irri edo negar.
Iruñea
2014ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Iritsi da eguna. Gaurkoa bai, gaurkoa finala da. Ez dago beste aukerarik. Betisen aurkako partida amaitzen denean jakingo du Osasunak datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko duen ala ez. Gaurkoa da denboraldia irribarrez edo negarrez amaituko duten jakiteko eguna. Baina Betisen aurkakoa irabazi arren, aurkari zuzenen emaitzei begiratu beharko diote, horixe da okerrena. Valladolidek Granada mendean hartzea beharko dute kasu horretan, edo Almeriak edo Getafek kale egitea. Zaila da ekuazioa, baina ez da ezinezkoa. Betisi irabazi ezean, berriz, Bigarren Mailako taldea izango da Osasuna.

Nafarrek baikortasunari eutsi nahi izan diote aste guztian, salbazioa erabat euren esku ez dagoela jakin arren. Iluntzeko zortzietan jakingo da zein bi taldek galduko duten maila Betisekin batera. «Badakit handia dela helburua lortzearen zailtasuna, azken boladan nekez irabazi ditugulako partidak, eta, Betisen aurka, irabazteak soilik balio duelako», onartu zuen atzo Javi Gracia Osasunako entrenatzaileak. «Hala eta guztiz ere, baikor nago. Betis mendean hartzea soilik dago gure esku, eta, hori lortuz gero, mailari eutsi ahal izango diogula sinetsi nahi dut».

Entrenatzaile iruindarrak denboraldiko laugarren jardunaldian hartu zuen taldearen ardura, zuzendaritzak Jose Luis Mendilibar kaleratu ondoren. Lehen sasoia du Osasunan eta Lehen Mailan. Eta, noski, ez du jaitsiera batekin hasi nahiko maila goreneko entrenatzaile ibilbidea.

Itxura guztien arabera, Patxi Puñalek agur esango dio futbolari gaur arratsaldeko partidaren ondotik. Euskarriak 513 partida jokatu ditu gorritxoekin, beste inork baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.