Beste behin, Naturgas Sestaok erraz irabazi du Euskal Liga

Arrasate-Arlutzek eta Barakaldok galdu dute maila nagusia, eta Conteneo eta Altzaga Leioa igo dira bertara

Josu Tornay.
Donostia
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Larunbatean Iruñean jokatu ziren Euskal Ligako azken txandako partida guztiak Ohorezko mailan eta Lehen mailan. 80 xakelari bildu ziren, eta emozio handia izan zen bi mailetan. Ohorezko mailako lehen postua erabakita zegoen Sestaoren alde, baina bizkaitarrek Easo zeukaten aurrean, mailari eusteko borrokan sartuta zegoen taldea.

Liderrak erabakita utzi zuen liga 8.jardunaldian, baina 9.ean ere talderik onena aurkeztu zuen: Conquest, Del Rio, Romero eta Gomez. Easok nahi eta behar zuen punturen bat, ordea. Arrasate-Arlutzek hiru partidetan oso posizio onak zeuzkan, eta Zuri-Baltzak eta Easok puntuak behar zituzten mailari eusteko. Biek lortu zuten helburua. Easok eman zuen ezustekoa, liderraren aurka puntu bat lortuta. Gerardo Fernandezen berdinketari esker, Zuri-Baltzak bi puntu eskuratuta eutsi zion mailari. Beraz, Barakaldorekin batera, Arrasate-Arlutz jaitsi da Lehen Mailara, zortzi urtez Euskal Ligan aritu ostean.

Batallak 3,5 puntu lortu zituen Barakaldoren aurka, baina Ruta de Europaren 3,5 puntuekin, arabarrek mantendu zuten hirugarren postua. Eta Grosek berretsi egin zuen bigarren postua Iruñako Orvinari 2,5-1,5 irabazita. Hala ere, argi dago Sestaori irabazteko ez dela nahikoa harrobiko jokalariekin soilik jokatzea.

Lehen mailan, berriz, Naturgas Sestao B-k irabazi zuen torneoa. Lehen aldiz, klub berdina nagusitu da bi mailetan. Hala ere, harrobiko taldea izanik ez da mailaz igoko. Bilboko Conteneo eta Altzaga Leioa ariko dira maila nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.