Hiru titulu 2023an eta bost azken lau hilabeteetan. Sekulako emaitzak lortzen ari da Jon Rham (Barrika, Bizkaia, 1994), etamunduko sailkapeneko lehen postura itzuli da, bosgarren aldiz, igandean Genesisen irabazi ostean.Hawaiiko Sentry eta La Quintako American Express txapelketak irabazita iritsi da barrikarra Los Angelesera, eta, han,gorenera iritsi da kolpez kolpe. Scottie Schefflerrek lehen postua kendu eta 11 hilabetera berreskuratu du lehen postua Jon Rahmek. PGA Tourreko hamargarren garaipena du igandean lortutakoa.
Sufrituta irabazi zuen azkenean. Max Homak egun aparta izan zuen, eta hortzak estutu behar izan zituen Rahmek. Kaliforniarrak aurre hartu zion barrikarrari bost zulo falta zirenean, eta Patrick Cantlayk ere lortu zuen pixkanaka aurreko biei gerturatzea. Ordura arte ez zuen askorik gozatu Rahmek, baina une zailetan erakusten dute beren balioa izar handiek, eta orduantxe egin zuen diz-diz Rahmek, garaipena eskuratu arte.
2023. urteari hasiera bikaina eman dio Rahmek, hirugarren txapelketa irabazita. Hirugarren postuan zegoen munduko sailkapenean, eta garaipen honekin Scottie Scheffler estatubatuarra eta Rory McIlroy iparrirlandarra aurreratu ditu, atzo arte sailkapeneko lehena eta bigarrena hurrenez hurren. Barrikarraren hitzetan, «oso diziplinatua» izan da beti, eta gaur egun «fruituak jasotzen» ari da: «Garai onak joan eta etorri egiten dira, dinamikak kirolaren parte dira, baina gauzak zuzen eginez gero, aukera gehiago dituzu inoiz ez sentitzeko galdu dezakezula».
Orain munduko lehen postuan zergatik dagoen erakutsi beharko du Rahmek, eta martxoan izango du horretarako lehen aukera. Beste bi lehiaketari egin beharko die aurre: Arnold Palmer eta The Players. Ohikoa duen zuhurtziaz aritu beharko duen arren, epe luzera begira jarriko da laster. Aste Santuan Augustako Mastersean arituko da, Major batean.
Berriz ere gorenean
Jon Rahmek urteko hirugarren titulua irabazi du: Genesis Invitational. Scottie Scheffler eta Rory McIlroy aurreratu ditu lehen postua lortzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu