Beroketa lanak eginda

Lituaniak lehen zatian estutu arren, AEBek erraz lortu dute Munduko Txapelketako finalerako txartela: 96-68.Gaur, Serbia-Frantzia

Beroketa lanak eginda.
unai zubeldia
2014ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Baietz ematen du batzuetan, posible dela, AEBetako selekzioa estutzeko bidezidor batzuk badaudela. 0-2, 2-4, 4-6, 7-9, 10-13... Erabat indarrean ekin zion atzo Lituaniak Munduko Saskibaloi Txapelketako lehen finalerdiari. Defentsan izugarri estututa, eta erasoan AEBak jokoa lantzera behartuta, oso itxura ona eman zuen Lituaniak lehen bi laurdenetan. Baina, gehienetan gertatzen den bezala, hirugarren laurden harrigarria egin zuten AEBek (33-14), eta hortxe amaitu zen lehen finalerdia.

Ahal zuen guztian eutsiz eutsiz, AEBen kontraerasoek eta erasoko erreboteek zigortu zuten Lituania. 43-35 iritsi ziren atsedenaldira, Kuzminskasen hamabi puntuei esker artean Lituania bizirik zela. Baina 10-0eko partzial dotorearekin itzuli ziren estatubatuarrak aldagelatik, eta azken laurdenera bidean hasi ziren ohiko gozatuarekin. Datu bat nahikoa da horretaz jabetzeko. 33-14ko partziala lortu zuten AEBek hirugarren laurden horretan (76-49). Ordurako den-dena erabakita zegoela, defentsako lanak ahaztuta puntu zakua betetzera mugatu ziren bi selekzioak azken laurdenean (96-68).

Frantziak eta Serbiak jokatuko dute gaur bigarren finalerdia (22:00). Ezustean, Espainia utzi zuten kanpoan frantziarrek, eta Brasil serbiarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.