Bera Beran ariko da beste urtebetez Alba Menendez

2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. COVID-19aren pandemiak eraginda txapelketa etenda egon arren, Super Amara Bera Berako bulegoetan buru-belarri ari dira datorren sasoiko taldea osatzeko lanean. Duela egun batzuk iragarri zuten Imanol Alvarez entrenatzailearen kontratu berritzea. Bada, atzo jakinarazi zuten Alba Menendez kapitainari beste denboraldi baterako luzatu diotela kontratua. Hala, hamabigarren denboraldia egingo du Donostiako taldean.

Menendezek 300 partidatik gora jokatu ditu, eta 669 gol sartu. Taldeko historiako golegilerik onenen artean zazpigarrena da. «Oso pozik» agertu zen segitzeko aukera izateagatik. «Eskertzekoa da hamabigarren denboraldiz erreskadan klubak nigan konfiantza berrestea. Eskolan eskubaloian jokatzen hasi nintzenean, ez nuen sekula pentsatuko hainbeste sasoi egingo nituenik hemen. Espero dut azkena ez izatea». Zarauztarrak onartu zuen asteak aurrera joan ahala «gero eta zailago» ikusten duela txapelketa berriz hastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.