Bera Berak Zuazori irabazi dio, eta Gijonen aurka ariko da final-laurdenetan
ESKUBALOIA. Amaitu da liga erregularra Espainiako Ohorezko Mailan. Atzo jokatu zuten azken jardunaldia, eta Berak Berak 41-17 irabazi zion Zuazori derbian. Beti Onak-ek, berriz, 15-21 galdu zuen Elxen kontra. Gipuzkoako taldea Gijonen aurka ariko da final-laurdenetan, joan-etorriko kanporaketan. Nafarroakoak eta Bizkaikoak, berriz, mailari eusteko ligaxka jokatuko dute Granollers eta Sportingekin. Sei partida jokatuko dituzte, eta puntu hauekin ekingo diote: Beti Onak-ek, bederatzirekin; Granollersek, zortzirekin; Sportingek, laurekin; eta Zuazok, hirurekin. Bi talde jaitsiko dira; beraz, larri dabil Zuazo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu