ESKUBALOIA

Bera Berak nagusitasunez irabazi du Iberiar Superkopa

Donostiako taldeak 19-28 menderatu du Elx finalean, Maian, Portugalen. Hamargarrenez irabazi du titulua, eta bigarrenez jarraian.

Bera Berako kideak, garaipena ospatzen, atzo, Maian. BERA BERA
Bera Berako kideak, garaipena ospatzen, atzo, Maian. BERA BERA
Julen Etxeberria.
2024ko irailaren 9a
12:16
Entzun

Aurreko denboraldia amaitu zuen bezala ekin dio Bera Berak aurtengo sasoiari: titulu bat irabaziz. Donostiako taldeak Iberiar Superkopa irabazi zuen atzo, Maian (Portugal). 19-28 nagusitu zitzaion Elxi finalean. Hamargarren Superkopa du, bigarrena jarraian. Iaz ere gailendu zen, Iberiar Superkoparen lehen ekitaldian: etxean lortu zuen garaipena, Malagari penalti jaurtiketetan nagusituta.

Askoz gutxiago sufritu zuen atzo Elxi irabazteko. Hala ere, emaitzak adierazten duen baino estuagoa izan zen lehia. Herrialde Katalanetako taldeak hobeto ekin zion finalari, eta hasieran aurretik joan zen: 3-1. Baina Bera Berak berehala hartu zion neurria partidari, eta, pixkanaka-pixkanaka, nagusituz joan zen. Atsedenaldian hiru golen aldea zuen: 10-13. Bigarren zatian, aldeari eutsi ez ezik, handitu ere egin zuen. Elx gogotik saiatu zen, baina donostiarrak sendo aritu ziren defentsan, eta eraginkor erasoan.

Bera Berak bikain ekin dio denboraldiari: hiru partida jokatu ditu, bat Espainiako Ligan eta bi Iberiar Superkopan, eta guztiak irabazi, nagusitasunez gainera. Meritu handia du horrek, are gehiago kontuan hartuta taldean aldaketa asko egon direla: zazpi jokalari joan dira, eta bost etorri. Jokalariak aldatu dira, baina Bera Bera talde txapelduna da oraindik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.