Bera Berak ez dio berritu Montse Pucheri, «ziklo berri bat» hasteko asmoarekin
ESKUBALOIA. Montse Puche entrenatzaileak klubarentzat egin duen lana eskertu du taldeak, baina etorkizunari begira jarri, eta «ziklo berri bat» hasteko asmoa duela azaldu du Bera Berak. 2015eko martxoan heldu zen Puche taldera, eta ordutik bi liga eta bi Superkopa irabazi ditu Bera Berak. Pucheren aroko hirugarren liga ere eskura du; sailkapenean lehenak dira, denboraldia bukatzeko bi partida falta direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu