Bera Berak erraz gainditu du Aula Cultural (36-23), eta lider jarraitzen du
ESKUBALOIA. Bera Berak ez zuen huts egin atzo etxean, eta aise irabazi zion Aula Culturali (36-23). Garaipenari esker, lider segitzen du, Ro'Casak baino bi puntu gehiagorekin —espainiarrek irabazi egin zuten atzo—. Zuazok, ordea, ez zuen aukerarik izan Atletico Guardesen aurka (24-35). Anaitasunak, berriz, Europarako sailkatzeko neurketa erabakigarria jokatuko du gaur etxean, Cangasen aurka (18:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu