ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak pauso luzea eman zuen atzo Ohorezko maila irabazteko. Izan ere, atzo arte bigarrena zen Rocasari astindua eman zion Gaska kiroldegian (33-20). Orain, zortzi puntura zabaldu dute donostiarrek bi taldeen arteko aldea. Hasi eta buka nagusitu ziren etxekoak, Maddi Aalla atezainaren lan bikainean oinarrituz, eta erasoan asko asmatuz; golegile onena Sara Gil izan zen, 7 golekin. Sailkapenean, Gijon da orain bigarren, bost puntura, eta partida bat gutxiagoz. Bestalde, Zubileta Evolution Zuazok 24na berdindu zuen etxean Valladoliden aurka.
Asobal ligan, derbian, Bidasoak irabazi egin zion atzo Anaitasunari, Iruñean (32-35).
Bera Berak aise irabazi dio Rocasari (33-20)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu