Bera Bera-Granollers, Zuazo-Oviedo eta Ro'Casa-Zarautz partidak gaur
ESKUBALOIA. Bera Berak eta Zuazok aurkari samurrak dituzte gaur ligan. Donostiarrek eta barakaldarrek Granollers (18:00) eta Oviedo (19:00) hartuko dituzte. Zuazon, lehen aldiz eseriko da aulkian Sergio Barcenilla, Alberto Muñozen ordezkoa. Zarautzek, berriz, Ro'Casa liderrari egingo dio bisita (19:30). Bestalde, Kopako final-laurdenetan, Bera Berak Alcobendas izango du aurkari, eta Zuazok, Clinicas Rincon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu