Bera Bera eta Bidasoa ligan arituko dira gaur

2023ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Ligako neurketak dituzte gaur Bera Berak eta Bidasoak. Donostiako taldeak Europa ligako hirugarren kanporaketako joaneko partida du igandean, Norvegian, Solaren aurka. Baina aurretik ligan egin behar ditu etxeko lanak. Ez du lantegi erraza Imanol Alvarezen taldeak. Izan ere, Valladoliden jokatuko du, Aularen kontra (20:30). Etxeko taldea denboraldiko ezustea izaten ari da. Hirugarren dago, zortzi garaipen eta bi porrotekin. Lehen itzuliko azken partida da. Ondoren, etena izango da Munduko Txapelketa dela eta. Hala, donostiarrek irabaztea izango dute helburu, sailkapenaren gorenean segitzeko. Elke Karsten ez da arituko, min hartuta baitago.

Bestalde, Bidasoak Granollers hartuko du Artalekun (20:00). Jacobo Cuetararen taldea sasoi bikaina egiten ari da. Ez du partidarik galdu, eta bigarren dago sailkapenean. Granollers hirugarren da. «Gure onena eman beharko dugu. Oso partida garrantzitsua da, eta Artaleku betetzekoa», nabarmendu zuen Cuetarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.