PILOTA

Bengoetxeak irabazi du San Fermin torneoa

Harena izan da joko ekimena eta erraz menderatu du Irujo: 22-12.

2012ko uztailaren 7a
16:45
Entzun

Bigarren urtez jarraian Oinatz Bengoetxeak jantzi du lau t'erdiko San Fermin torneoko txapela. Partida bizia izan da, Juan Martinez de Irujo eta biak saiatu dira pilotari abiadura eman eta tantoa azkar amaitzen. Baina Bengoetxea VI.a-k nahi bezala mugitu du aurkaria, eta honek ezin izan dio haren joko uholdeari aurre egin.

Irujo tantoa nola amaitu asmatu ezinik ibili da, gainera, eta horren erakusgarri dira erasoan galdu dituen zazpi pilotakadak. 22-12 bukatu da partida.

Partida Iruñean jokatu dute, Labrit pilotalekuan. Jendez mukuru zegoen.

Partzialak: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-4, 4-4, 7-4, 7-5, 9-5, 9-7, 17-7, 17-12, 22-12.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.