Beñatek beste bi urterako berritu du, 2020ra arte

2017ko urriaren 12a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Beñat Etxebarriak eta Athleticek akordioa lortu dute, jokalariaren kontratua beste bi urterako berritzeko, 2020ko ekainaren 30era arte. 50 milioi euroko etete klausula izango du. Igorrekoari sasoi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua. «Oso pozik nago, nire ametsa beti izan baita Athleticen jokatzea. Duela bost urte lortu nuen, eta horretaz gozatzen jarraitu ahalko dut. Ametsak ez du etenik», esan zuen atzo Beñatek. Azaldu zuenez, «oso errazak» izan dira negoziazioak. «Nik beti jokatu nahi izan dut hemen, eta klubak lagundu egin dit nahi hori betetzen».

Beñat 12 urterekin iritsi zen Lezamara, eta 19 urterekin egin zuen debuta lehen taldearekin. Aukera gutxi zuela ikusita, taldea utzi zuen, baita Euskal Herria ere. Conquensen, Betis B-n eta Betisen aritu zen ondoren, 2013ko udan itzuli zen Athleticera. 175 partida jokatu ditu, eta zortzi gol sartu. Sasoi honetan, ohi baino apalago ari da, baina ziur azaldu da bai berak bai taldeak «gora egingo» dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.