Golak. 0-1: Kokorinek (6. min.). 1-1: Slimanik 60. min.).
Gola. 0-1: Vertonghenek (78. min.).
Kito. Atzo gauean amaitu zen lehen ligaxka Brasilgo Munduko Kopan. Belgika eta Aljeria izan dira azkenak lanak amaitzen, biak H multzoan. Belgikarrak sailkatuta zeuden lehen bi partidak irabazita, eta atzo lana errematatu zuten Hego Koreari 0-1 irabazi eta multzoko lehen postua ziurtatuta. Aljeriarrek, berriz, bana berdindu zuten Errusiarekin, eta horri esker lehen aldiz sailkatu ziren final-zortzirenetarako. Kokorinek final-zortzirenen atarian jarri zuen Errusia partida hasi eta berehala gola sartuta, baina Slimanik gol erabakigarria lortu zuen bigarren zatian.
Brasilgo Munduko Kopa. Aljeria 1. Errusia 1. Hego Korea 0. Belgika 1
Belgikak hirutik hiru irabazi ditu, eta Aljeria lehen aldiz sailkatu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu