TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA

Begi oneko ehiztaria

Heinrich Haussler alemaniar gazteak etapa ehiztarien aukera bakarra bikain baliatu, eta 19. etapa irabazi du, zuhurtzia handiz jokatuta

2005eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Ehiztariek helburua erabaki, zailtasunak ikusi, tiro egin, eta saria jasotzen dute. Heinrich Hausslerrek hala egin zuen atzo. Alconbendasen amaitu zen etapa bere tankerako txirrindularientzat zen aproposa; ordekan ongi moldatzen diren txirrindulari azkarrentzat. Eta ez zuen aukera galdu.

Espainiako Vueltan etapa ehiztariek garaipena lortzeko azken aukera zuten atzokoa.Izan ere, gaurko erlojupekoan gutxi batzuek izango dute garaipena eskura. Eta igandea esprintean Petacchik beste etapa bat irabazteko eguna da. Ehiztarientzat lehen eta azkena aukera zen. Orain arteko etapak Fassa Bortolok eta sailkapen nagusiko lehian aritu diren taldeek kontrolatu dituzte, eta ez dute aukerarik izan.Ehiztarien artean Heinrich Hausslerrek izan du begi onena. Gerolsteiner taldeko alemaniarrak denboraldiko eta profesional ibilbideko lehen garaipena lortu du. Non eta denboraldiko hiru itzuli handienetariko batean. Profesionaletan lehen denboraldi osoa du alemaniarrak, iaz denboraldia hasia zela aritu baitzen, T-Mobilen. 21 urte ditu, eta 135 kilometro ihesean eman ondoren, zuhurtzia handiz eta burua hotz zuela lortu zuen garaipena.San Martin de Valdeiglesias eta Alcovendas arteko etapa ihesaldi dantza etengabea izan zen.Eraso gogorrak izan ziren, burugogorkeriagatik eginak, baita nahi eta ezin eginak ere. David Latasa, Txente Garcia eta Roberto Laiseka euskal txirrindulariak ihesaldietan izan ziren, baina Latasa bakarrik sartu ahal izan zen etapa irabazteko lehian. Eraso dantza horretan ihesaldi egokian sartzea Thomas Elmiger, David Latasa, Juan Fuentes eta Heinrich Hausslerrek berak lortu zuten. Azken kilometroan Fuentesek esprinta eragotzi nahi izan zuen, baina ez zuen helburua lortu, eta egindako ahaleginaren ordainetan metro batzuk galdu zituen helmugan. 200 metro falta zirela jo zuen esprinta Latasak, eta Elmiger Suitzako txapeldunak jarraitu zion. Hausslerrek, ordea, bazekien zaindu beharrekoa suitzarra zela, eta haren gurpila hartuta azken unera arte itxaron, eta aise irabazi zuen. Tropela, berriz, 15 minutura baino gehiagora iritsi da Alcobendasko helmugara. Oso lasai egin zituzten 142 kilometroak.

Gaur, emoziorik gabeko erlojupekoa

Gaur, 38,9 kilometroko erlojupekoa dute, Espainiako Vueltako azken-aurreko saioa. Dirudienez, emoziorik gabekoa izango da, sailkapen nagusiko postu gehienak erabakita baitaude. Baina zaleek gogoan dute oraindik Rasmussen gajoari Frantziako Tourreko azken erlojupekoan gertatu zitzaiona, eta ziur txirrindulariek ere gogoan dutela.

Sailkapenak



 

HEMERETZIGARREN ETAPA





1. Heinrich Haussler (GST) 3.20.262. Martin Elmiger (PHO) d. b.3.

David Latasa



(ECV) d. b.4. Juan Fuentes (LAM) 10era5. Tino Zaballa (SDV) 30era6. Pablo Lastras (IBA) 43ra7. Jose Miguel Elias (REF) 45era8. Linus Gerdemann (CSC) 50era9.

Roberto Laiseka



(EUS) 54ra10. Fabio Baldato (FAS) 2.16ra

NAGUSIA





1. Roberto Heras (LSW) 78.06.392. Denis Mentxov (RAB) 4.30era3. Carlos Sastre (CSC) 4.50era4. F. Mancebo (IBA) 5.48ra5. C. G. Quesada (ECV) 6.22ra16.

Unai Osa



(IBA) 32.57ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.