Battitta Ducassou bosgarrenez buruz buruko txapeldun

TRINKETA. Battitta Ducassouk bosgarren aldiz irabazi zuen herenegun buruz buruko txapela, Hazparnen (Lapurdi) jokatutako finalean Luis Sanchezi tanto bakar batengatik irabazita: 40-39. Lehian izandako parekotasunaren eta emozioaren isla da emaitza. Itsasuko atzelariak azken hiru ekitaldiak irabazi ditu, eta txapel bakarrera ditu Manu Martiarena eta Agusti Waltary.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu