Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa

Batek, bizirik segitu nahi du; besteak, errematea eman

Errusiak estreinako partidan bezain ondo jokatzen badu, Poloniak zail izango du ezer onik lortzea

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Polonia eta Errusia izango dira aurrez aurre gaur Varsovian. A multzoko lehen jardunaldia jokatuta, Errusia da lider, hiru punturekin. Poloniak, berriz, puntu bakarra du. Beraz, argi dago nork duen premia handiena: etxeko taldeak. Estreinakoan Greziarekin berdindu ondoren, poloniarrek ezin dute berriro huts egin, euren bidea espero baino laburragoa izatea nahi ez badute. Presio hori gutxi balitz bezala, aurrean sasoi betean iritsi den selekzio bat izango dute. Errusiak Txekiaren aurkako itxura ematen badu, akabo Poloniaren itxaropenak. Batek, bizirik jarraitu nahi du; besteak, ordea, errematea eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.