Baskoniak Unics Kazani egingo dio bisita gaur, eta Gernikak, Flammes Carolori
SASKIBALOIA. Egun bete-betea izango dute gaur Euskal Herriko saskibaloizaleek, Bitci Baskoniak eta Lointek Gernika Bizkaiak jokatuko baitute. Arabarrek laugarren partida irabazi nahi dute jarraian Euroligan, Unics Kazanen kantxan (19:00, Dazn). Aste barruko lehen partida izango da, ostiralean Errusian ariko baitira berriz ere, Zeniten aurka. Unicsek garaipen bakarra lortu du. Gernikak, berriz, ligaxkako bigarren garaipena eskuratu nahi du, Italian, Flammes Caroloren kontra (20:00). Bi taldeek partida bat irabazi dute, eta beste bat galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu