SASKIBALOIA. Baskoniaren bolada txarrak ez du etenik. Arabarrek galdu egin zuten atzo, Euroligan, Panathinaikosen pabiloia: 94-81.Hala, garaipen bakarradute. Azken laurdenera lau puntu atzetik iritsi zen Baskonia, baina etxekoek apurtu egin zuten partida. Ezusterik izan ezean, Dusko Ivanovicek hartuko du Joan Peñarroyaren lekua arabarren aulkian.
Bestalde, gaur liga kontuak izango dituzte Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeetatik bik: IDK Euskotrenek eta Kutxabanak Araskik. Gipuzkoarrek aurreko igandean galdu zuten sasoiko lehen neurketa, Gironan. Baina denboraldia bikain hasi dute,lehen hirurak irabazi egin baitzituzten. Gaur, etxean talde sendoa direla berretsi nahi dute, Kanaria Handiari irabazita (18:00).
Arabarrak garaipen premian dira. Izan ere, jokatu dituzten lau partidak galdu dituzte. Etxean ariko da (19:00), eta aurkari zuzen bat izango du aurrean: Ensino. Galiziarrek ere ez dute garaipenik lortu orain arte.
Baskonia burua jaso ezinda dabil oraindik ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu