Futbola

Bartzelonaren eta Osasunaren arteko partida bertan behera geratu da, Kataluniako taldeko medikua hil baita

Carles Miñarro, Bartzelonako medikuetako bat, ustekabean hil da, bi taldeen arteko partida jokatu baino ordu batzuk lehenago. Kataluniako taldeak neurketa bertan behera uzteko eskatu du, eta eskaera onartu diote.

Nou Campeko pantaila erraldoian partida bertan behera geratu dela iragartzen. TONI ALBIR / EFE
Nou Campeko pantaila erraldoian partida bertan behera geratu dela iragartzen. TONI ALBIR / EFE
Julen Etxeberria.
2025eko martxoaren 8a
21:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Bartzelonak eta Osasunak gaur jokatu behar zuten, Montjuicen, Espainiako Lehen Mailako 27. jardunaldiko partida, baina bertan behera geratu da neurketa, norgehiagoka jokatu baino ordu batzuk lehenago Carles Miñarro Kataluniako taldeko medikuetako bat hil egin baita, ezustean.

Hori ikusita, Bartzelonak partida ez jokatzeko eskatu du, eta onartu egin diote eskaera. Ikusteko dago noiz jokatuko duten norgehiagoka.

Bi taldeak Montjuicera iritsi dira, baita hasierako hamaikakoen berri eman ere, baina gero ez dira zelaira irten, orduan jakin baita Bartzelonako medikuetako bat hil egin dela.

Osasunak babes osoa adierazi dio Miñarroren familiari, baita Bartzelonako kide guztiei ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.