Barriolak gaur erabakiko du buruz burukoa jokatuko duen ala ez

Erredakzioa
Donostia
2010eko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Abel Barriolak Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu zuen atzo, min hartu zuen pilotalekuan eta ordutik ia urtebetera. Osatu denetik bigarren partida zuen atzokoa leitzarrak, eta 22-10 irabazi zuen, Berasaluze VIII.arekin batera, Aritz Lasa eta Mendizabal II.aren kontra. Barriola ongi sentitu zen joan den hilaren 12an, kantxetara itzuli zenean, eta atzo ere bai. Dena dela, oraindik ere ez du erabaki buruz burukoa jokatuko duen ala ez. Gaur emango dio bere erabakiaren berri Aspe enpresari.

Iruñeko Labriten, berriz, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken-aurreko partida jokatuko dute gaur Martinez de Irujo-Beroizek eta Xala-Zubietak. Partidak, halere, ez du ezer erabakiko. Izan ere, Martinez de Irujo-Beriz aukerarik gabe daude jada, eta Xala-Zubieta, berriz, apirilaren 4ko finalerako sailkatuta. Partida erabakigarria bihar jokatuko da, Logroñon: Titin III.a-Pascual, Gonzalez-Laskurainen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.