Balentziagak eta De Marcosek klausularik gabe berritu dute

Erredakzioa
Bilbo
2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Oskar de Marcosek eta Mikel Balentziagak 2021era arte berritu dute kontratua Athleticekin, eta biek etete klausularik ezarri gabe sinatu dute akordioa. Iker Muniain izan zen kontratua hausteko diru kopuru bat finkatzeari uko egin zion lehen jokalaria, eta orain bere bi taldekidek gauza bera egin dute.

Bi hegalekoei ekainean bukatuko zitzaien kontratua, eta Athleticek atzo eman zuen luzapenen berri. Balentziagak 33 urte izango ditu kontratu hau amaitzean, eta De Marcosek, 32. Athleticeko hainbat jokalariri bukatuko zaie kontratua liga honen amaieran; besteak beste, Markel Susaetari, Xabi Etxeitari, Mikel Ricori, Ander Iturrasperi, Aritz Adurizi eta Alex Remirori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.