Bakaikoak Bigarren Mailako binakakoan egingo du debuta

Zortzi bikotek hartuko dute parte, eta apirilaren 2ra arte iraungo du. Jaunarenak atzelari jokatuko du, Dariorekin

Joanes Bakaikoa, pilota zail bat kontrakantxatik bueltatzen saiatzen. I. Z. / ARP.
2017ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
PILOTA. Aspe eta Asegarceko launa bikotek hartuko dute parte Bigarren Mailako Binakako Txapelketan. Hilaren 13an hasiko da lehia, eta, itzuli bakarreko ligaxkaren ondoren, lehen laurak finalerdietarako sailkatuko dira. Finalerdiak ere ligaxka bidez garatuko dira, eta apirilaren 2an jokatuko da finala.

Aspek lau bikote hauek osatu ditu: Errandonea-Martija, Elordi-Erostarbe, Ugalde-Martinez eta Dario-Jaunarena. Errandoneak eta Martinezek herenegun egin zuten debuta, eta Jaunarenak lehen aldiz jokatuko du atzelari postuan.

Asegarcek, berriz, Bakaikoa-Ladis Galarza, Laso-Iturriaga, Peña-Salaberri eta Arteaga-Erasun elkartu ditu. Joanes Bakaikoaren kasua da deigarriena, oraindik ez baitu debuta egin. Txapelketakoa izango da Asegarcerekin jokatuko duen lehen partida, hilaren 14an. Jaiotzez Etxarriarra da Bakaikoa,19 urteko aurrelaria, eta bi urterako kontratua sinatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.