Lehenengo aukera baliatu du Baionak. Avironek bi aukera zituen Top14ra bueltatzeko: lehena, gaur, Montpellierren (Frantzia), Mont-de-Marsanen aurka; eta, bestela, datorren astean, Perpinya Top14 ligako azken-aurreko sailkatua menderatu beharko zukeen. Baiona, ordea, maila goreneko taldea da jada, Mont-de-Marsani 20-49 irabazita.
Iaz Miarritzeren aurkako derbian maila galdu eta gero, Baionak Top14 ligara itzultzea baino ez zuen buruan denboraldi hasieran. ProD2ra jaitsi izanagatik ere, egitasmoari «segida» eman zion zuzendaritzak, eta taldeak denboraldi bikaina osatu du. Gaur jaso dute saria.
Dena den, datorren urtean ez da derbirik izango Top14an, aurten maila galdu baitu Miarritzek. 2013-2014ko denboraldiaz geroztik ez daude Miarritze eta Baiona aldi berean lehen mailan.
La joie des Bayonnais au moment de soulever le bouclier de Pro D2. Rétrogradé il y a près d'un an, l'Aviron retrouve l'élite en battant le Stade Montois (49-20). #FinalePROD2#Rugby@avironrugbypropic.twitter.com/h45OCCpoe6
— SO_Paysbasque (@SO_Paysbasque) June 5, 2022