Badoa Abelardo, eta badator Asier Garitano

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ALAVES. Abelardo Fernandezek atzo eman zuen agurreko prentsaurrekoa Alaveseko entrenatzaile moduan. Entrenatzaile espainiarrak azaldu zuenez, Gasteizko taldeak «ahal duen guztia» egin du hura konbentzitzeko, baina aspaldi erabaki zuen ez jarraitzea, «atseden hartu eta familiarekinegoteko garaia» dela deliberatuta.

Abelardok esker oneko hitzak baino ez zituen izan azken urte erdi pasatxoan ondoan izan dituenentzat. «Jokalariek nigan sinestu dute lehen unetik, eta denok norabide berean egin dugu arraun. Ametsa bizi izan dudala uste dut. Ohorea eta pribilegioa izan da ia bi sasoiz Alaves zuzentzea. Bihotzean eramango dut Alavesen armarria. Oso eskertua nago zaleei. Haiei esker, ezinezkoak ziruditen gauzengatik borrokatu gara. Oso gustura egon naiz Gasteizen. Familia bakarrik falta izan zait».

Abelardo badoa, eta ezusterik ezean, Asier Garitanok ordezkatuko du. Entrenatzaile bergararra talderik gabe dago joan den abenduaren 26an Realak kargutik kendu zuen arte. Garitanok hirugarren taldea izango luke Lehen Mailan, aurretik Leganes eta Reala zuzendu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.