Azu Muguruzak zuzenduko du IDK beste sasoi batez

2020ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. IDK Euskotrenek beste urtebete luzatu dio kontratua Azu Muguruza entrenatzaileari, eta datorren denboraldiko taldea osatzeko lehen harri ajarri du. Teknikariak zazpigarren denboraldia egingo du taldea maila gorenean zuzentzen, baina 1993tik dago aulkian. Orduan, unibertsitate mailan lehiatzen zen kluba.Muguruza pozik dago kontratu luzatzearekin. «Ilusio handia dut hurrengo denboraldirako. Azken sasoi hau gogorra izan da, eta guztiok gehiago disfrutatzea nahi dut: zaleek, jokalariek, babesleek...». Buru-belarri ari da datorren denboraldiko taldea osatzeko lanean.«Ez ditugu aurreko urteko akatsak errepikatu nahi. Talde orekatu bat osatu nahi dugu lehen egunetik, ondoren adabakiak jartzen ibili behar ez izateko. Gabeziak dauden postuak indartu nahiko genituzke bakarrik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.