Azpeitiko (Gipuzkoa) XXIII. Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil egin da, istripuz. Haren autoak su hartu du. Antolatzaileen arabera, istripua izandako autoaren gidaria da hildakoa; kopilotua zaurituta dago, eta Donostia ospitalera eraman dute.
Probaren lehen saioan gertatu da ezbeharra, eta bertan behera utzi dute Rallysprinta.