Azparren 21. izan da erlojupekoan, eta Isasi, 35.

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Euskal txirrindulariek lehiari ekin zioten atzo Flandrian, Munduko Txapelketan. 23 urtez azpiko mailako erlojupekoan, Xabier Mikel Azparren 21. postuan sailkatu zen, irabazlearengandik, Johan Rice-Pejtersen danimarkarrarengandik, 1.26ra. Elite mailakoan, Ziortza Isasi 35. izan zen, txapeldunarengandik, Ellen van Dijk herbeheretarrarengandik, 4.31ra. Marlen Reusser izan zen bigarren, eta Annemiek van Vleuten hirugarren.

Gaur, junior mailako erlojupekoen txanda izango da: goizean, Nahia Imaz eta Laia Puigdefabregas ariko dira; arratsaldean, berriz, Haimar Etxeberria.

Bestalde, bi euskal txirrindularik erretiroa hartuko dute: Gari Bravok (Euskaltel-Euskadi) eta Enrique Sanzek (Kern-Pharma), biek 32 urte egin berritan. Bravok hamabi urte egin ditu profesionaletan, eta Sanzek 11.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.