Andoni Aretxabaletak haustura txikia du menisko hezurreko mutu batean, eta, ondorioz, Ibai Zabalak ordezkatuko du etzi, Bilbon. «Likido pixka bat du, eta hantura. Astebete edo bi aste barru jokatzeko moduan egon beharko luke», azaldu zuen atzo Iñigo Simon Asegarceko medikuak. Diagnostikoa lasaigarria izan zen, dena ondo zihoala zirudienean, Aretxabaletak ezin zuela jokatu jakinarazi baitzuen Asegarcek herenegun. Enpresako mediku zerbitzuek beste baten iritziaeskatu zuten atzo; Galan doktoreari galdetu zioten, eta hark diagnostiko baikorrena berretsi zuen.
Aretxabaletak ez, baina Ladis Galarzak bai. Baraibarkoaren eskuko minak hobera egin du, eta atzo baieztatu zion enpresari jokatzeko moduan zegoela. Herenegun pilotaleku entrenamendua egin zuen, eta nola esnatzen zen ikusi nahi izan zuen. Tolosan da jokatzekoa, astelehenean.
Ezkurdia-Zabaleta, oso estu
Binakako txapelketako ligaxkako 6. jardunaldia gaur hasiko da, Hendaian, Daniel Ugarte pilotalekuan (20:30). Xalak eta Zubietak, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko dute. Ezkurdia eta Zabaletarentzat partida oso garrantzitsua da, galduz gero ia ezinezko izango dutelako finalerdietan sartzea. Aurretik, 2. Mailako txapelketako partida jokatuko da.
Azkenean, bi aste
Andoni Aretxabaletaren lesioa ez da larria, eta Ibai Zabalak jokatuko du etzi haren ordez; Ladis Galarza ondo dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu