Luzapenean, partida amaitzeko 10 segundo falta zirela, eta penaltiz. Athleticek puntu bat salbatu zuenatzo Mallorcan, Iñaki Williamsi esker. Beste puntu bat Europarako sailkatzeko bidean. Altxor handi bat, partida nola joan zen ikusita. Zuri-gorriek ez zuten ondo jokatu, eta beste aukera bat galdu zuten seigarren postuan jartzeko. Ostegunean izango dute beste abagune bat, Betisen aurka, San Mamesen.
Txandakatzeak egin zituen Ernesto Valverdek. Hasieratik aritu ziren Agirrezabala, Paredes, Berenguer eta Raul Garcia. Lehen zatia parekatua izan zen. Ander Herreraren jaurtiketa bat izan zen zuri-gorrien aurreneko gerturatzea Rajkovicen atera. Baina baloia kanpora joan zitzaion. Gainera, epaileak falta adierazi zion. Nico Williamsen abiadurarik gabe, eta Muniain eta Sancet falta zirenez, Ander Herreraren lerro arteko jokoa eta paseak bilatu behar zituzten Valverderenek erasokojokoa sortzeko. Baina Mallorcak ondo itxita zeuzkan.
Athleticek gehiago zuen baloia, baina minik egin gabe. Lehen zatiko abagunerik argiena korner batean izan zuten etxekoek. Bigarren zutoinean Raillok posizioa irabazi zuen, buruz jo zuen baloia, eta aldaratzea Valjenti iritsi zitzaion. Hark area txikian errematea egin zuen. Eskerrak baloiak Raul Garcian jo zuela, barrura baitzihoan. 40. minutua zen. Huts eta huts joan ziren aldageletara.
Partidari beste abiadura bat emateko asmoz, Valverdek Nico Williams zelairatu zuen, Guruzetaren ordez. Zuri-gorriak gehiago estutuz atera ziren. Baina Vivianek egindako akats baten ostean, Muriqi gola egitear egon zen. Agirrezabalak ondo erantzun zuen. Hurrengo jokaldian, Amatek zutoinera bidali zuen errematea. Kasu horretan, Yerayk egin zuen akatsa. Mallorcari hauspoa eman zioten bi jokaldi horiek. Hala, Athleticentzako kolpea57. minutuan iritsi zen. Kang In Leek gola egin zuen etxekoentzat. Zuri-gorriak bigun aritu ziren defentsan. Gainera, Yeray Agirrezabalaren gainera erori zen, eta ezin izan zuen baloia geratu.
Athletici kosta egin zitzaion kolpeari buelta ematea. Mallorca eroso zegoen, aukera baitzuen kontraerasora jokatzeko, eta hori da haren indargune nagusia. Raul Garciak egindako pare bat erremate izan ziren Athleticek sortutako aukera bakarrak. Bihotzarekin jokatu zuen, buruarekin baino gehiago.
96. minutuan iritsi zen penaltia. Baloiak Ruiz de Galarretaren eskuan jo zuen, Raul Garciaren erremate baten ostean. Penaltia argia zen. BainaMallorcako jokalariek protesta egin zuten, Raul Garciaren errematea baino lehen Adu Aresek falta egin zuela esanez. Epaileak, ordea, ez zuen erabakia aldatu, eta Iñaki Williamsek ez zuen huts egin. Hor amaitu zen partida.
Reala eta Osasuna gaur
Gaur hasiko da beste jardunaldi bat.Osasuna liderrari egingo diote bisita: Real Madrili (19:30, DAZN); Realak, berriz, bigarren sailkatua hartuko du: Real Madril (22:00, Movistar La Liga).
Osasunak emaitza ona lortu nahi du, Espainiako Kopako finalera konfiantzaz iristeko, eta Europarako sailkatzeko lehian jarraitzeko. Jagoba Arrasatek txandakatzeak egingo ditu: batzuk,zigorrak tarteko, eta beste batzuk, indarrak gordetzeko.
Realak, berriz, beste urrats bat egin nahi du Txapeldunen Ligarako sailkatzeko. Aukera aproposa dirudi gaurkoak, Real Madrilek Kopako finalean baitu arreta osoa, eta hutsune garrantzitsuak baititu: Modric, Camavinga eta Vinicius. Imanol Alguacilek talde osoa du prest.
Azken unean, puntua
Athleticek bana egin du Mallorcan. Iñaki Williamsek sartu du gola, penaltiz, 96. minutuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu