Laso-Iztueta 22-16 Peña II.a-Albisu

Azken jardunaldian erabakiko da finala nork jokatuko duten

Lasok eta Iztuetak 22-16 irabazi diete Peña II.ari eta Albisuri. Tolosako atzelaria bikain aritu da.

Unai Laso pilota jotzen, gaur, Eibarren. GORKA RUBIO / FOKU
Unai Laso pilota jotzen, gaur, Eibarren. GORKA RUBIO / FOKU
Paulo Ostolaza.
2025eko martxoaren 9a
20:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Finalaurrekoetako ligaxkako azken jardunaldian erabakiko da nor izango diren Binakako Txapelketako finalistak. Ezkurdiak eta Rezustak bigarren garaipena lortu zuten atzo, eta, finalean aritzea ziurtatzeko, beharrezkoa zuten Lasok eta Iztuetak galtzea. Hori ez da gertatu, ordea: bi horiek 22-16 irabazi diete Peña II-ari eta Albisuri Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoan). Ondorioz, ez dago finala jokatzea ziurtatua duen bikoterik.

Datorren astean, Ezkurdiak eta Rezustak gutxienez hamasei tanto egin beharko dituzte Lasoren eta Iztuetaren aurka; halakorik lortu ezean, Artolak eta Mariezkurrenak galtzeak ere emango die modua finalean sartzeko. Bikote horrek nahikoa du Peñari eta Albisuri irabaztearekin.

Laso eta Iztueta finalean izango dira Ezkurdia eta Rezusta hamabost tanto edo gutxiagoan uzten badituzte, baina Artolak eta Mariezkurrenak galduz gero, irabazte hutsa nahikoa izango dute. Peñak eta Albisuk dute finalean sartzeko bide zailena: ezinbestekoa dute gutxienez 22-14 nagusitzea eta Ezkurdiak eta Rezustak irabaztea.

Gaurkoari dagokionez, Iztueta izan da eguneko protagonista. Tolosako atzelariak neurketa bikaina jokatu du, batez ere bigarren erdian, eta bost tanto ere egin ditu. 

9 eta 12 aurretik izan dira Peña eta Albisu, baina huts ugari egin dituzte hortik aurrerakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.