Aurtengoa berriz lortu nahian

Realak eta Osasunak Anoetan eta Taxoaren egin dute denboraldiaurreko lehen entrenamendua

Osasunaren multzo argazkia, atzo, Taxoaren. OSASUNA.
Manex Usarralde Garmendia
2023ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Reala eta Osasuna bueltan dira. Bi taldeentzat ahaztezina izan zen aurreko denboraldia. Txuri-urdinak Txapeldunen Ligarako sailkatu ziren, eta gorritxoak Espainiako Kopako txapeldunorde izan ziren, eta Europarako sailkatu ziren 16 urteren ondoren. Hain zuzen ere, horiberriz lortzeko ilusioarekin ekin zioten atzo sasoiaurreari, nahiz eta nafarrek airean duten oraindik Europan jokatzea, UEFAren zigorra tarteko.

Bi taldeak ateak irekita entrenatu ziren, eta zale asko bertaratu ziren entrenamenduak ikustera. Realak Anoetan egin zuen denboraldiko lehen lan saioa, eta hainbat aurpegi berri zeuden han. Talde txuri-urdinak jokalari bakarra fitxatu du oraingoz: Hamari Traore Maliko eskuin atzelaria, bi sasoirako. Gainera, Realak kontratuabeste denboraldi batez luzatzeko aukera hitzartu du jokalariarekin. Bestalde, Imanol Alguacil teknikariak lehen taldera igo ditu sasoiaurrea egiteko Urko GonzalezZarate, Yago Cantero, Jon Gorrotxategi, Jon Ander Olasagasti, Pablo Marin, Jon Magunazelaia, Mikel Goti eta Eneko Astigarraga gazteak.

Ez ziren Anoetan egon Takefusa Kubo, Robin Le Normad, Mikel Merino, Martin ZubimendiTraore, Ander Barrenetxea eta Jon Pacheco, selekzio arteko partidak jokatu baitituzte azken asteetan, eta ezta taldea utzi duten jokalraiak ere: Ander Gebara, Asier Ilarramendi, AlexanderSorloth, Cristian Portu,Modibo Sagnan eta Roberto Lopez. Igandean jakin zen Gebara Alavesek fitxatu duela. Sorloth Leipzigera itzuli da, baina talde txuri-urdinak fitxatu egin nahi du.

Realak Zubietan egin izan ditu sasoiaurreak Imanol taldea zuzentzen ari denetik, baina aurten atzerrian ere jokatuko ditu zenbait partida. Lau neurketa jokatuko ditu denboraldia hasi aurretik, eta talde hauek izango ditu aurkari: Lisboako Sporting —uztailaren 25ean—, Leverkusen —uztailaren 29an—, Atletico Madril —abuztuaren 2an— eta Betis —abuztuaren 5ean—. Azken bi partida horiek AEBetan eta Mexikon egingo duen biran jokatuko ditu.

Imanolen taldeak Girona izango du lehen aurkaria ligan, abuztuaren 12an,17:00etan, etxean.Bestalde, abuztuaren 31n, UEFAren Suitzako egoitzari begira egongo da Reala; izan ere, egun horretan egingo dute Txapeldunen Ligakomultzoen faseko zozketa.

Osasuna, TASen zain

Atzo egin zuen denboraldiaurreko lehen entrenamendua Osasunak ere. Taxoeren ekin zion sasoia prestatzeari. Gorritxoentzat ez dira gozoak izan azken asteak. UEFAk Konferentzia ligatik kanporatu ditu, eta Kirola Arbitratzeko Auzitegian (TAS) jarritako helegitea itxarotea besterik ez zaie geratzen.«Kluba gau eta egun ari da laneanhelegitea prestatzen, justizia egin dadin. Uste dugu arrazoia emango digutela, eta ilusio hori daukagu», esan zuen Jagoba Arrasatek.

Zalantza horrekin ekin dio sasoiaurreari Osasunak. Aste hauetan egindako prestakuntza abuztuaren 13ra begira egongo da bideratuta. Egun horretan ekingo dio ligari Osasunak, Celtaren aurka, Balaidosen (17:00).

Erronka berriei begira, taldea indartu du. Talde nafarrak Alejandro Catena eta Jose Arnaiz fitxatu ditu. Catena atzelaria da, eta bost denboraldirako kontratua sinatu du, Rayotik etorrita;Arnaiz, berriz,aurrelaria da, bi urterako sinatu du, eta Leganesetik ailegatu da. Arnaiz aurretik ere egon zen Osasunan, utzita.Bi kontratu ere berritu ditu azken asteetan Nafarroako taldeak: Jose Herrandori 2027ra arte luzatu dio hitzarmena, eta Diego Morenori, 2026ra arte.

Arrasateren aginduetara egingo dute denboraldiaurrea, berriz, Adama Boiro etaPablo Valencia gazteek. Atzo, bi jokalari horiek zelaian izan ziren. Ez, ordea, Aimar Oroz eta Darko Brasanac. Orozek 21 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatu du. Brasanac, berriz, luzerako min hartuta dago.

Ez dute taldean segitzenEz Abdek, Iker Benitok, Manu Sanchezek eta Diego Morenok. Fitxaketa posibleen inguruan ere mintzatu zen atzo Arrasate: «Argi dago ezker hegaleko atzelari bat, hegaleko jokalari peto bat eta aurrelari bat falta zaizkigula».

Gorritxoek sei lagunarteko jokatuko dituzte. Aurkariak hauek izango dira: Osasuna B —uztailaren 15ean—, Huesca —uztailaren 18an—, Girondins —uztailaren 28an—, Okzitaniako Tolosa —uztailaren 29an—, Alaves —abuztuaren 5ean— eta Burgos —abuztuaren 5ean—. Frantzia hegoaldera bidaiatuko du Jagoba Arrasateren taldeak, Girondinsen eta Okzitaniako Tolosaren aurka jokatzeko.

Realak eta Osasunak, gainera, Euskal Herria Txapelaren finala jokatu dute, uztailaren 21ean, Irungo Gal estadioan (20:45).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.