Txapelketa bukatzeko bi sari nagusi baino ez dira falta, eta agerikoa da ia dena erabakita dagoela. Rossi eta Di Meglio Moto GPko eta 250 cc-ko txapeldunak dira hurrenez hurren, eta Marco Simoncelliri hondamendi batek baino ez dio kenduko 250 cc-ko titulua. Halere, Malaysian eta Valentzian ikuskizunik ez dela egongo uste duena tronpatu egingo da.Alde batetik, pilotu profesionalenak zeintzuk diren jakingo dugu, eta, bestetik, euren etorkizuna argitu gabe duten pilotuen ikuskizunarekin gozatu ahal izango dugu.
Hiru txapelek jabea edukitzeak ez du esan nahi deus ere jokoan ez dagoenik. Alderantziz, pilotu askok etorkizuna dute jokoan, eta horiek jarriko diote gatza lasterketari. Egia da, bestalde, pilotu askok aspirazio handirik ez eta euren etorkizuna erabakita dutela, eta interesa euren profesionaltasun maila ikustean egongo da. Aspiraziorik ez izateak erdipurdiko pilotuei kalte egingo die, Sepang pista deserosoan ez dutelako arriskatuko.
Deserosoa diot, Sepangeko zirkuitua oso luze eta zabala delako eta pilotuei asko kostatzen zaielako emaitza ona lortzeko gakoak aurkitzea. Bestalde, beroaren eta eguraldi hezearen eraginez motorrek ez dut euren onena ematen, eta horrek prestaketa bereziki garrantzitsu bihurtzen du.
Ondorioz, eta ezaugarri hauek guztiak kontuan hartuta, sari nagusiko lasterketa erakargarriena125 cc-koa izango dela aurreratzera ausartzen naiz. DiMegliok nagusitasun handia erakutsi duen arren, proba estua izango dela uste dut. Moto GPn, berriz, Stoner eta haren Ducatia ikusten ditut hobekien. Halere, Rossik ere zer esana izango du, Pedrosak bezala, kataluniarrak hasieratik Bridgestone pneumatikoak izan balitu titulurako hautagaia zatekeela erakutsi nahi baitu.
ATZEKO ESERLEKUTIK. Trasteak jasotzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu