Munduko Motoziklismo Txapelketa Motegira iritsi da, Japoniako Sari Nagusira. Txapelketa berriro irabazteko eta bere legenda handitzeko Valentino Rossik izango dituen sei aukeretatik lehena izango da. Lortuko balu, denboraldiko zirkuitu zailenetako batean lortuko luke gainera. Edozein gidarirentzat oso zaila da Motegin ondo gidatzea, askotan eman behar zaie galgei bat-batean, eta helmugatik behar den bezala pasatzea ez da erraza. Gainera, zirkuitu horretan taldeek ez dute erreferentzia asko izaten, orain gutxira arte ez Continental Circus-ean ohikoa ez zelako eta hor entrenamendu saio gutxi egiten direlako.
Logikoa denez, Rossi da Japonian irabazteko hautagai nagusia. Baina zirkuituaren berezitasuna aintzat hartuta, beste gidariren batek egun ona badu, ezustekoak egon daitezke. Gidari japoniarrei arreta berezia eskaintzea merezi du, etxean oso ondo aritzen baitira. Iaz, Tamadak irabazi zuen; aurten, nire ustez, emaitza bera errepikatzea zaila izango duen arren, ezin da aukera hori baztertu. Ezta Nakanorena ere, nahiz eta oraindik onenen artean lehiatzetik urrun dagoen.Bigarren postua lehiatzeko luxuzko taldea osatu da. Sete Gibernauk arreta galdu du, eta Biaggi, Melandri eta Edwardsek ez diote erraztasunik emango. Kataluniarra Ducatira joan daitekeela esaten hasi da, eta, Hondarekin oraindik bigarren postua ziurtatzen ez duten bitartean, hori ez da zuzena. Denboraldia amaitzeko falta diren lasterketetan buru-belarri jartzen ez bada eta taldez aldatzen badu, bereak egingo ditu.Etorkizunean pentsatzen jar daitekeen bakarra Dani Pedrosa da. Okerrik ezean 250 cc.-etako txapelduna izango da, eta datorren urtean MotoGPn gidatuko duen motoa probatzen has daiteke. Bere kalitateak behin eta berriz uzten gaitu aho bete hortz; aurreko sari nagusian ikusgarri aritu zen. Grabitatearen lege guztiei aurre egin zien, eta gidari ausartenen artean (Lorenzo barne) ausartena bera dela erakutsi zuen. Motegin bera da faborito, baina Herrialde Katalanetako beste gidariek eta Espainiakoek zer esan eman dezakete.125 cc.-etan lasterketa amaiera Alemanian eta Txekiar Errepublikan baino hobea izango ahal da. Litro zortzirenean ikustera ohituta ez gauden amaiera arinak izan ziren. Baina dagoeneko txapelketa irabazteko lehia lasterketa bakoitzean izango da, eta Kalio, Simoncelli eta enparaua garaipena borrokatuko dute beste behin. Beti ere, gidari japoniarren baimenarekin.
ATZEKO ESERLEKUAN. MOTOZIKLISMOA. Gidari japoniarren baimenarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu