ATZEKO ESERLEKUAN. MALAISIAKO SARI NAGUSIA. Gidarientzat ez da gozoa Malaisia

Herri Torrontegi.
2005eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Asian jarraitzen du Munduko Motoziklismo Txapelketak denboraldia, eta asteburu honetan Sepangeko zirkuitura iritsi da. Malaisiako Sari Nagusia ez da lasterketa gozoa gidarientzat. Tradizio gutxiko zirkuituak izaten dira, eta bidai luzeak eta astunak egin behar izaten dira. Taldeek ez dute euren azpiegitura guztia eskura izaten, eta gidariek ez dute denbora asko izaten ordu aldaketari eta eguraldi baldintza gogorrei egokitzeko.

Sepangekoa pista nahiko berria da. Berez 1998. urtean inauguratu zuten, baina urtebete geroago arte ez zen hor Munduko Txapelketako karrerarik jokatu. Ikuskizun eta abiadura handia lortzeko marraztutako zirkuitua da. Luzea da, 5.548 metro ditu. Bihurgune azkar asko ditu, aurreratzeak egiteko aproposak; esate baterako, helmugara iritsi aurreko bi bihurguneetan.Sailkapenari dagokionez ia ez da ezer aldatu Japoniako Sari Nagusian. Bere agintaldia berritzeko zenbat ordu geratzen diren kontatzen jarraitzen du, eta, ikuskizun gehiago egon dadin, gehiago itxaroten segitzea espero dut. Motegiko lasterketatik ondoen atera zen gidaria Max Biaggi izan zen. Bigarren postua lortzeko bere hautagaitza sendotu zuen. Pertsonalki nahiago nuke Melandriren edo Haydenen moduko gidari gazteak balira Valentinoren atzetik doazenak, belaunaldi aldaketa beti baita ona. Edonola, guztiek erakutsi dute (txapelketa hasi zenean ere esan genuen) denboraldi hau ez dela Rossi eta Gibernauren arteko lehia soilik.250 cc.-etan arreta guztia Jorge Lorenzoren hutsunean dago jarrita. Merezitako zigorra jaso du. Talentu asko dauka Lorenzok, baina heldugabeko gidaria da oraindik, eta pistan bere aurkariak gutxietsi egiten ditu. Oker jokatzen du. Hori alde batera utzia, Rossirekin gertatzen den bezala, Dani Pedrosak txapelketa eskuan duela esan daiteke. Hala ere, matematikoki ziurtatzeko oraindik beste aste bat gutxienezitxaron beharko duelakoan nago.Azkenik, 125 cc.-etan bihar lasterketa oso bat ikus ahal izatea espero dut. Ea laugarrengoan hori betetzen den. Azken lasterketak motz gelditu zaizkit. Benetako zaleek emozioa nahi dugu. Gidariak paretsu ari dira korritzen, eta (beste bi mailatan ez bezala) oraindik erabakitzeko gauza asko gelditzen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.