ATZEKO ESERLEKUAN. Badago zer erabaki Australian

Herri Torrontegi.
2005eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Asko dago oraindik Munduko Motoziklismo Txapelketan erabakitzeko. Besteak beste, 250 cc-etako eta 125 cc-etako irabazlea zein izango den. Igandean Australiako Sari Nagusia jokatuko da, baina Phillip Island izeneko motorzaleen bilgune horretan ere ez txapeldunak nortzuk izango diren erabakiko. Australiako zirkuituak Qatarkoari edo Malaysiakoari falta zaiona dauka. 1989. urtetik jokatzen dira munduko txapelketako lasterketak hor; soilik motoziklismokoak. Gainera, Phillip Island paisaia zoragarri batean kokatuta dago, eta edozein gidarirentzat plazera da hor gidatzea. Teknikoki zirkuitu azkarra eta nahiko arriskutsua da. Assengo eta Doningtongo zirkuituen antzekoa da.Lasterketako gidari ausartenek nabarmentzeko beste aukera bat izango dute Australian. 4.448 metroko ibilbidean aldapa gora eta aldapa behera ugari du, eta zirkuituaren hamabi bihurguneetatik asko itsu-itsuan pasatu beharrekoak dira. Horrek gidari guztien lana asko zailtzen du.MotoGPn Valentino Rossik beste erakustaldi bat emango du eta, ezustekorik ezean, aise irabaziko du. Lasterketa erabakigarria izango da txapeldunordea nor izango den erabakitzeko. Bost hautagai daude bigarren postura, ikuskizunaren kalitatearen onerako. Ni, Melandriren alde.Baina maila nagusian emozioa egongo bada, are eta handiagoa izango da litro laurdenean. Dani Pedrosak arazo fisikoak izan ditu azken sari nagusietan, eta Casey Stonerrek26 puntura arte txikitu du bien arteko aldea. Australiarra, gainera, bere etxean ariko da, eta Aprilia motoek Hondakoekiko duten abiadura handiagoa lagun izango du. Psikologikoki ere indartsuago dago, behetik gora baitator. Edonola ere, Pedrosaren talentua eta ausardia aintzat hartuta ,azken kolpeetatik osatuko dela pentsa daiteke.125 cc-etan Mika Kalliok Thomas Luthirekiko aldea handitzeko aukera du, KTM motoen indarra aprobetxatuz. Ikusi egin beharko da, hala ere, Gabor Talmacsi hungariarrak zein ezusteko duen iganderako prest; Qatarren lehen postua kendu zion eta bost puntuohostu zizkion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.