Haydenek ez du erraza izango denboraldia amaitu bitartean lidertzari eustea. Espero genuena betetzen ari da, eta aurtengoa azken urteetako denboraldi lehiatuenetako bat ari da izaten. Horregatik estatubatuarraren lehen postua airean desagertuko delakoan nago. Lasterketa bat irabazi du denboraldi honetan, baina sailkapenean ondoren daudenek gehiago irabazi dituzte.
Pedrosak, Rossik eta Melandrik aurrera egingo dute geratzen diren karreretan. Orain arte, Haydenen aurkari guztiek zorte txarra izan dute, Capirossik barne: batzuetan erori egin dira eta besteetan arazoak izan dituzte motoarekin. Erregulartasuna baliatu du Haydenek lider jartzeko. Lehenengoa da, baina ez da azkarrena. Besteek badakiteharrapa dezaketela, eta Haydenek berak ere badaki hori. Alemaniakoa karrera interesgarria izango da, Sachsenringeko zirkuitua Melandrirentzat aproposa baita; baita Doviziosorentzat eta Bautistarentzat ere.
Haydenek eta Hondak asko zor diote, gainera, Pedrosari. Bere abiadurarekin, Rossik utzi zuen hutsunea bete du. Barros Hondako gidaria izan den bitartean motoa ez da horren azkarra izan, bera ez baita Pedrosa eta Rossi bezain azkarra. Hondak beti izan du moto onenetako bat, baina azken bi urteetan Rossi edo Pedrosaren moduko gidari azkarra falta izan zaio.
ATZEKO ESERLEKUAN. ATZEKO ESERLEKUAN
Hayden, airean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu