Atutxa-Urruzunok eta Arria V.a-Eizmendik Bost Kiroleko finala jokatuko dute gaur

2019ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
HERRI KIROLAK. Bost Kirol torneoak lehen txapeldunak ezagutuko ditu gaur, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (12:00). Aizkolari eta harri-jasotzaile banak osaturiko bi bikote neurtuko dira finalean. Batetik Aitzol Atutxa II.a eta Inhar Urruzuno, eta bestetik Xabier Orbegozo Arria V.a eta Jokin Eizmendi. Bost lan egin beharko dituzte:harri-jasotzaileek 100 kiloko kopa 100 aldiz altxatu, aizkolariek 45 ontzako 12 enbor moztu, eta binaka 50 kiloko txingekin 12 plaza osatu, 18 kiloko ingudea 150 aldiz jaso, eta 45 ontzako enborretik hamar mozketa egin trontzarekin. Saio berean Nerea Egurrolak eta Garazi Arrutik marka saiakaera egingo dute 25 kiloko txingekin. 55 plazatan du Xanta Sousak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.