HERRI KIROLAK. Lau minutu pasatxoko aldearekin, Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno dira Bost Kirol torneoko lehen txapeldunak. Xabier Orbegozo Arria V.ak eta Jokin Eizmendik ezer gutxi egin ahal izan zuten aurkarien nagusitasunaren aurrean.
Bizkaia pilotalekuan jokatu zen finala, eta bost lan egin behar zituzten: harri-jasotzaileek 100 kiloko kopa 100 aldiz altxatu, aizkolariek 45 ontzako 12 enbor moztu, eta binaka 50 kiloko txingekin 12 plaza osatu, 18 kiloko ingudea 150 aldiz jaso eta 45 ontzeko enborretik hamar mozketa egin trontzarekin.
Txapeldunek 100 kiloko koparekin lortu zuten abantaila erabakigarria. Urruzunok aldea atera zion Jokin Eizmendiri, eta Atutxak ondo jakin zuen hori kudeatzen aizkoran. Hala, indarrez iritsi ziren binakako probetara, eta horrek ahalbidetu zien ingudean eta trontzan lasaiago aritzea. 41:17ko denbora egin zuten. Eizmendi eta Arria V.a kontrakarren ibili ziren, eta 45:35 izan zen haien azken denbora.
Atutxa-Urruzuno nagusitu dira Bost Kiroletako finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu